AGATE DEUNA
NOR ZEN?
Agata Catamiakoa (Catania, c.231 - Catania, c.251) kristau santu emakumezko bat izan zen, tradizioaren arabera bere birjintasuna atxikitzeagatik haren bularrak moztu eta martiri hil zena.
Euskal Herrian ospatzen den Santa Ageda ospakizuna, santu honekin du harremana.
Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia, Santa Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da.
Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez.
Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun.
Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendetik azken hamarkadetatik emakumeengana eta adin talde guztietara zabaldu zen ospakizuna.
Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.
Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. Hala, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.
1.
Zorion
etxe hontako denoi
Oles
egitera gatoz,
Aterik
ate ohitura zaharra
Aurten
berritzeko asmoz.
Ez
gaude oso aberats diruz,
ezta
ere oinetakoz.
Baina
eztarriz sano gabiltza,
ta
kanta nahi degu gogoz.
2.
Santa
Ageda bezpera degu
Euskal
Herriko eguna,
etxe
guztiak kantuz pozteko
aukeratua
deguna.
Santa
maitea gaur hartu degu
gure
bideko laguna.
Haren
laguntzaz bete gentzake
egun
hontako jarduna.
3.
Alkate jauna legean gatoz
Baimen eskean atera.
Kantu zaharrak galdu ez
ditezen
lehenengo ohitura piztera.
Guraso zaherrei legeak pozik
goaz danok kantatzera
Santa
Agedak ekarri gaitu
berorren etxe aurrera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario