martes, 23 de enero de 2018

AGATE DEUNA


Resultado de imagen de santa ageda abesten AGATE DEUNASanta Agueda - Zurbarán (detalle).png 
NOR ZEN?
Resultado de imagen de minion what gifAgata Catamiakoa (Catania, c.231 - Catania, c.251) kristau santu emakumezko bat izan zen, tradizioaren arabera bere birjintasuna atxikitzeagatik haren bularrak moztu eta martiri hil zena. 
Euskal Herrian ospatzen den Santa Ageda ospakizuna, santu honekin du harremana.
Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezperaAgate Deuna jaiaSanta Ageda eskea eta Santa Ageda batzea izenez ere ezaguna, Euskal Herria eta Espainiako zenbait tokitan ospatzen den jai herrikoi tradizionala da.
Agata Cataniakoaren omenez otsailaren 5ean eta bezperan ospatzen dena, egun horretan Eliza Katolikoaren santutegiko santu haren omenezko eguna denez.
Euskal Herriko herri askotan, ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan kopla zaharrak kantatu, makilekin lurra joaz erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun.
Koplako bertsoak koblakari bakar batek abesten ditu maiz, eta taldeak leloa. Antzina, mutil gazteak soilik ibil zitezkeen Santa Agata eskean, baina XX. mendetik azken hamarkadetatik emakumeengana eta adin talde guztietara zabaldu zen ospakizuna.
Garai batean, urte horretan soldaduskara joan behar zuten mutil gazte edo kintoen bilerak ere egiten ziren egun horretan, eskean betiere; herri batzuetan, Eskoriatzan tradizio handiz, adin bereko gazteak biltzen dira ospakizun horri jarraipena emateko.
Jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren, sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera. Hala, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

Imagen relacionada

1.

Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz,
Aterik ate ohitura zaharra
Aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

2.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.


3.

Alkate jauna legean gatoz
Baimen eskean atera.
Kantu zaharrak galdu ez ditezen
lehenengo ohitura piztera.
Guraso zaherrei legeak pozik
goaz danok kantatzera
Santa
                            Agedak ekarri gaitu berorren etxe aurrera.

viernes, 19 de enero de 2018

BAGERA GU ERE BAI DANBORRA

Resultado de imagen de GIF DONOSTIA


Danborrada landu dugu gelan. 
Donostiako Danborrada San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Donostian ospatzen den jaiak eta desfileak dira.
Urtarrilaren 19ko gauerdian, Konstituzio plazan hasten da, hiriko banderaren altxaerarekin, Gaztelubide elkarteak eta beste elkarteetako kideek Raimundo Sarriegiren San Sebastian martxa jotzen duten bitartean. Honen ondoren, ErretretaTatiagoDianaIriyarena eta abar jotzen dituzte elkarteetako danborjoleek. Gutxi gorabehera 50 danbor eta 70 kupelez osaturiko ehun Konpainiek hartzen dute parte jaialdian, eta bakoitzak bere musika banda du.

San Sebastian egunean bertan, eguerdian, Haurren Danborrada egiten da. Udaletxeko terrazatik abiatu eta Donostiako Zentroan martxa edo itzulia egiten dute haur eta gazteek.

Imagen relacionadaZUZENEAN IKUSTEKOImagen relacionada

Resultado de imagen de gif tamborrada donostiaImagen relacionada
KLIK Danborradako programa ikusteko



KURIOSITATEAK Imagen relacionada
Badaude Danborradan oinarritutako ipuinak. Tintinen abentura bat topatu dezakegu
Resultado de imagen de gif tamborrada donostiaResultado de imagen de gif tintin

Gipuzkoako beste herri batzutan ere ospatzen dute danborrada. Hemen Legazpiako herri danborrada.
LEGAZPIAKO DANBORRADA

Hemen dituzue jotzen diren abesti batzuk:
DONOSTIAKO MARTXA

DIANA

TATIAGO

MARCHA DE VIEJAS

DEBAKO MARTXA